Legegintzaldi erdiko balorazioa egin du EH Bildu Orozkok

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orozko 2021ko urr. 26a, 10:32

Bestelako gobernantza eredu baten beharra azpimarratu eta gauzak egiteko beste modu bat aldarrikatu du EH Bildu Orozkok.

Dakizuenez, bi urte baino gehiago igaro dira legegintzaldia hasi zenetik, eta EH Bildutik orain arte egindakoa baloratzeko egin dugun balantzea partekatu nahi dugu. Azken bi urteetan, EH Bilduk jarrera propositiboa eta Orozko hobe bat eraikitzeko anbizioa erakutsi du. Horren adibiderik argiena EH Bildu Orozkok Udalean egin dituen 126 proposamenak dira.

Pandemian zehar egoerak agintzen zuen bezala jarduten jakin dugu, eskua luzatuz eta Udal Gobernuari momentu bakoitzean sortutako egoerari aurre egiteko neurriak proposatuz. Zalantzarik gabe, pande- miak markatutako hilabeteak izan dira. Eta orain egoera aztertzea eta sektorerik kaltetuenak atzean ez uztea dagokigu. Ildo horretan, lehentasunezkoa da guretzat lehen sektorearen egoera larriari aurre egitea eta Orozkon tokiko merkataritza sustatzeko neurriak bultzatzea. Bi gai hauei dagokienez, EH Bilduk hainbat neurri jarri ditu jada mahai gainean, eta Adiek berandu baino lehen neurri horiek kontuan hartzea eta martxan jartzea espero dugu.

EH Bilduko hautetsiok helburu argia dugu Orozkon. Orozkoarren bizimodua hobetzea. Legegintzaldiko lehen bi urteetan honetan aritu gara. Herritarren beharrei eman diegu lehentasuna, eta gaur norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko KONPROMISOAn berresten gara.

EH Bildutik egin ditugun 126 proposamenetatik 4 baino ez dira aurrera eraman eta herritarrek azken bi urte hauetako udal aurrekontuetan egindako 39 proposamenetatik bakarrik 2 hartu dira kontuan. Honek, Adieren gobernantza eredua herritarrak entzutetik eta elkarlanean aritzetik oso urrun dagoela erakus- ten digu. Adiek bakarrik gobernatzen du, orozkoarrak entzun gabe eta hain garrantzitsuak diren eta egingarriak diren proposamenei entzungor egiten. Hitzetatik haratago, herritarren parte-hartzea praktikara eramateko apostu irmoa egitea beharrezkoa da. Onartezina da legegintzaldi hasieran herritarrei zabaldutako batzordeak goizeko 8:00etan egitea edota herritar batek iniziatiba bat aurkezten duenean parte-hartze ordenantzan araututako “herritarren txanda” ez betetzea.

Hitzak bai baina ekintzarik ez. Tokiko merkataritza sustatzeko bono kanpaina martxan jarri dela esan da baina oraindik ez da ezer egin. Larre publikoen ordenantza berrituko dela esan da baina martxotik ez da inolako aurrerapausorik eman. 2020 eta 2021eko udal aurrekontuetarako Udal Gobernuak planteatutako 73 ekintzetatik 8 egin dira bakarrik. Ez dago iniziatibarik eta gardentasuna falta da. Guretzat esaten dena egitea eta egiten dena esatea oso garrantzitsua da.

Udaletatik konpromisoz jardutea dagokigu, herritarrekin eta jendarte eta herri gisa ditugun behar eta erronkekin. Baina garrantzi handiko gaien aurrean konpromisorik hartu ez eta abstentziora jotzea erabaki du Udal Gobernuak, besteak beste, Orozkon eman diren lan gatazkekin, pentsio duinen aldeko borrokarekin, Kataluniako independentisten atxiloketekin, Altsasuko muntai polizialarekin, torturaren biktimekin edota argindarraren prezioaren igoerarekin.

Udal kudeaketa onaren mitoa apurtu da, agortuta dago, jada ez du balio. Udal kudeaketa hobetzearen aldeko apustu irmo bat egiteko iniziatiba politiko falta nabaria dago. Udalean dagoen lan-karga handiari aurre egiteko azken neurria langileen eskutik etorri da eta ez kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzearen ardura duen Udal Gobernutik.

Bestelako gobernantza eredu bat inoiz baino beharrezkoagoa da. Zintzotasunetik, herritarrekin hartzen diren konpromisoekiko errespetutik, gardentasunetik, herritarrak entzutetik eta parte-hartzetik lan egingo duen Udal bat merezi du Orozkok. EH Bildun sinetsita gaude gauzak egiteko beste modu bat posible dela eta hori lortu arte lanean jarraitzeko KONPROMISOA dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide