EH Bildu Orozkok 14 ekintza aurkeztu ditu 2022ko udal aurrekontuetarako. Bi helbururekin: Alde batetik, herrian dauden beharrei erantzutea. Eta bestetik, duela urteak herritarrek egindako eskaera historikoak behingoz kontuan hartzea. Horretarako, bi diru-partida berri sortzea eta beste bat handitzea proposatzen da.
Hirigintzari dagokionez, herriko azpiegiturak mantentzeko partida 75.000€-tara handitzea proposatu dute herriko puntu beltzak ezabatu, Matarteko bidean farolak jarri, frontoiaren atzekaldea estali, Irisgarritasun Plana aztertu eta inplementatu, Hegoaldeko orubeak egokitu eta Zubiaur Ibarra eta Aretarekin lotzeko bidegorria eraikitzeko lehen pausoak emateko. Neurri hauetako asko, herritarren eskaera historikoak dira eta azken urteetan Udalari helarazi arren, oraindik ez dira kontuan hartu.
Lehen sektorea sustatzeko, 12.000€ baliatzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduko udal taldeak. Diru-partida berri honen sorrerarekin, lehen sektoreak bizi duen egoera aztertu eta ekintza plan bat osatu, belaunaldi aldaketaren arazoari aurre egiteko neurriak martxan jarri eta larre publikoen ordenantza berritzea proposatzen da.
Azkenik, EH Bilduk, tokiko merkataritzan 10.000€ inbertitzeko partida berri bat zabaltzea proposatu du erosketa bono kanpainetarako, herri azokak maiztasun handiagoarekin antolatu eta tokiko ekoizleen katalogo bat sortzeko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide