Udal-ikastaroekin Adiek modu arbitrario eta diskriminatzailean jokatu duela uste du EH Bildu Orozkok

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orozko 2022ko urt. 14a, 10:57

Udal Gobernuak hainbat udal-ikastaro bertan behera uztea erabaki du lehendakariaren 2021eko urriaren 6ko aginduan aurreikusitako prebentzio neurriak betetzea bermatu ezin dela argudiatuz.

Azpimarratzekoa da uneoro osasun neurri guztiak betetzen udal-ikastaroetan parte hartzen duten herritarrek eta antolatzaileek egiten duten esfortzua, izan ere, musukoaren erabilera, distantzia eta aireztapena errespetatu dituzte uneoro. Beraz, ez dago arrazoi nabarmenik ikastaroak bertan behera uzteko.
 
Azken osoko bilkuran gaiaren inguruan galdetu ostean, ez da egia Udal Gobernuak aukerak eskaini eta udal-ikastarorik bertan behera utzi ez izana. Udalak azaldu nahi izan ez duen irizpide bati jarraituz, ikastaro batzuk mantendu eta beste batzuk bertan behera uzten, ikastaro bakoitzarekin modu desberdinean jokatu du. Ez da lehen aldia Adiek informazioa ezkutatzen edo informazio okerra ematen duen lehen aldia eta horrek gardentasun falta oso larri bat suposatzen du.
 
Ondorioz, EH Bildu Orozkoren ustez, erabaki hau aldebakarrez eta modu erabat arbitrario eta diskriminatzailean hartu da eta ez dago ados jarduera hauek etetearekin, izan ere, ez dago justifikatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide