Aurrekontuen inguruan egindako galderak erantzuteko eskatu dio EH Bilduk Adieri

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orozko 2022ko ots. 16a, 08:46

Aurrekontuen inguruan informazioa behin baino gehiagotan eskatu arren, Udal Gobernuak ez du EH Bilduko udal-taldeak aurrera eraman ez diren proiektuen inguruan egindako galderei erantzuteko borondaterik agertu.

2021ean zehar Udal Gobernuak gerakinetik 468.500€ aurrekontuetara gehitu eta partida batzuetatik besteetara 77.857€ mugitu ditu hainbat proiektu eta inbertsio aurrera eramateko. Abenduaren 22an, 2022ko aurrekontuak onartzeko ez-ohiko udal osoko bilkuran, EH Bildu Orozkoko Udal Talde Politikoak proiektu hauek gauzatu diren ala ez  galdetu zuen, eta alkateak gauza batzuk ez direla egingo, eta hori urtarrilean dagokion batzordean azalduko zela adierazi zuen.
 
2022ko otsailaren 2ko Ogasun, Etxebizitza, Auzo eta Herritarren Partaidetzarako batzordean udal osoko bilkuran esandakoa bete ez eta ez da eskatutako informazioa eman. Honen aurrean, otsailaren 8ko udal osoko bilkuran EH Bildu Orozkoko Udal Talde Politikoak berriro galdetu du gaiaren inguruan eta ez da erantzunik eman.
 
Egindako galderei erantzuteko nahikoa denbora igaro dela ekontuan hartuta, EH Bildu Orozko Udal Talde Politikoak 2021ean aurrera eraman ez diren proiektuen inguruko informazioa eman eta honen zergatia azaltzeko eskaera erregistratu du. Bestalde, 2019tik umeentzako parkeak eta korelesterolaren bidea berritzea, autokarabanentzako lekua egitea, grada azpiko aldakelak egokitzea, edota plazako frontoiaren estaltzea egin gabe jarraitzen du Orozkoko Udalak. Honen inguruan ere argipenak ematea eskatu du EH Bilduk.
 
EH Bilduk informazio hori jada eskuragarri egon beharko lukeela eta hori Adieren gardentasun faltaren seinale argia dela adierazi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide