EH Bilduk Adieren proiektu falta eta entzuteko gaitasun eza gaitzetsi ditu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orozko 2023ko urt. 20a, 13:17

Pasa den abenduaren 22an egindako plenoan, Orozkoko Udalak legegintzaldiko azken aurrekontuak onartu zituen. EH Bilduk ez du Adiek aurkeztutako 2023rako aurrekontu proposamena babestu.

Udal Gobernuak legegintzaldi honetan zehar edozein udalek nahitaez bete behar dituen oinarrizko beharrei erantzutera mugatu da, EH Bilduk adierazi duenez. Oposizioak eta herritarrek egin dituzten proposamen guztiak baztertu dira eta EH Bilduren iritziz, ezin da ulertu proposamen oro baztertzen den bitartean, ezer ez proposatzea. Horren adibide, azken urteetako inbertsio nagusiak konponketak izatea edota onartu berri diren 2023rako aurrekontuetan Adieren proposamen propiorik ez egotea.

Onartzen diren inbertsioak aurrera eramaten ez direla salatu zuen EH Bilduk, eta horren aurrean, Udal Gobernu Taldeak, harrokeriz, aurrekontuetan jasotakoa gauzatzen dela baieztatu zuen, baina alkateak esandakoa ez da zuzena. Ez da zuzena aurrekontuaren %8a gauzatu gabe dagoela esatea, hau da, 617.840€ inbertitu gabe daudela. 2022an, guztira, 1.311.785,88€ inbertitu gabe utzi dira, Adiek esandakoaren bikoitza baino gehiago. Hau, Udal Gobernuaren gaitasun falta zifra eta ehunekoekin ezkutatzeko saiakera bat da.

Adostasunak lortzeko dagoen borondate ezaren aurrean, EH Bilduren ekimenez, aurrekontu gerakinaren inguruan erabakiak modu bateratu, demokratiko eta garden batean hartzeko, Udalean ordezkatuta dauden hiru taldeen artean bilerak egiten ari dira. Bilera hauetan, EH Bildu Orozkok Adiek aurrekontuen eztabaidan baztertutako proposamen guztiak jarri ditu berriro ere mahai gainean eta Orozkorentzat beharrezkoak diren inbertsioak aurrera eramateko lanean jarraituko duela baieztatu du.

Adiek Orozkorentzako planik eta proiekturik ez edukitzea kritikatu du EH Bilduk. Legegintzaldia hasi zenetik, Udal Gobernuak herritarrak entzun ez dituela eta adostasunak lortzeko azken aukera galdu duela gaineratu du, izan ere, lau urte hauetan ez da aurrekontu bakar bar ere aho batez onartu.

Hauek dira 2023rako inbertsio nagusiak. Adiek ez du hauetako bakar bat ere proposatu:

  • Gizarte-ongizatearen arloan, bizikidetza-unitatea egoitzan abian jartzea. (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Orozkoko LGBT+ pertsonen bizitzei buruzko diagnostikoa eta horretan oinarritutako ekintza-plan integrala abian jartzea. (EH Bildu Orozkok ekainaren 28an onartutako adierazpen instituzionalean proposatutako neurria.)
  • Abeltzaintza-arloan, Life Silfore proiektua, nekazaritzako eta basogintzako sistemen erresilientziarako. (Neiker)
  • Aurrekontu sinboliko bat Aiaraldeko hiltegi berrirako. (Hiltegia Ez Itxi Plataforma)
  • Hirigintzaren arloan, edateko uraren azpiegiturak hobetzea. (Beharrezkoa den konponketa)

Hauek dira Adiek baztertutako EH Bildu Orozkoren proposamenak:

  • Udal eraikinetan eguzki plakak jartzeko azterketa lanak egitea. Derrigorrezkoa den arren, Adiek proposamena baztertu du.
  • Tokiko merkataritza sustatzea. Alkateak neurri erridikulua esan du baina neurri hau hiru alderdi politikoen artean adostu zen duela bi urte baino gehiago. Udal aurrekontuetan ez da tokiko merkataritzari euro bakar bat ere bideratzen.
  • Euskararen normalizazio politiketarako diru-partrida bat zabaltzea. Aurrekontuetan ez dago euskararen normalizazioari begirako diru-partidarik, hau da, Udalak gai honi aurrekontuaren %0a bideratzen du.
  • Txopera parkea konpontzea. Incluso Adie lo considera necesario pero rechaza igualmente la propuesta. Adiek ere beharrezkotzat jotzen badu ere, proposamena baztertu du.
  • Gazte lokalen proiektuari jarraikortasuna ematea. Kajoian sartuta dagoen beste proiektu bat eta Adiek baztertutako beste proposamen bat.
  • Lehen sektorea sustatzea. Larre publikoen ordenantzaren berritzea urtebete baino gehiago geldirik dagoen eta Orozkoko Udalak lehen sektoreak bizi duen egoerari aurre egiteko inolako neurririk planteatu gabe jarraitzen duen bitartean, proposamena baztertua izan da.
  • Gune beltzak ezabatzeko argiteria handitzea eta bidegorri bat eraikitzeko lehen lanei ekitea. Inolako irizpiderik gabe, TIPI kooperatibak 2021ean egindako diagnostikotik ondorioztatutako neurriak baztertu ditu Udal Gobernuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide