EH Bilduk positibotzat jo du oposizioa Tokiko Gobernu Batzordean sartzea

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orozko 2023ko uzt. 14a, 16:22

Pasa dan uztailaren 11n, Orozkoko Udaleko antolaketa zehazteko ez-ohiko udal osoko bilkura egin zen. Berton, talde politikoen osaketa, plenoen maiztasuna, batzorde informatiboen sorrera, Tokiko Gobernu Batzordearen eraketa, udalbatzak beste erakundeetan izango dituen ordezkaritzak, alkatearen arduraldia eta soldata, zinegotzien dietak, talde politikoen diru-izendapena eta alkateordeen izendapenak onartu ziren.

2019an Tokiko Gobernu Batzordeko ateak itxi zitzaizkion oposizioari, baina, hemendik aurrera, EH Bilduk ordezkari bat izango du Tokiko Gobernu Batzordean. EH Bildutik erabaki honekiko balorazio oso positiboa egiten dugu, izan ere, legegintzaldi honetan, herritar guztiak egongo dira ordezkatuta Tokiko Gobernu Batzordean.

Alkatearen soldatari eta zinegotzien eta talde politikoen diru-izendapenei dagokionez, guztia aurreko legegintzaldian zegoen bezala mantentzea erabaki da eta EH Bildutik aldeko botoa eman dugu, izan ere, alkatearen soldatak EUDELek zehaztutako irizpideak errespetatzen dira.

Hauek izango dira arloz arlo EH Bilduko ordezkariak Udaleko batzorde informatiboetan: Osasuna, gizarte ongizatea eta berdintasun batzordean, Aitziber Santamaria. Komunikazio, hezkuntza eta euskara batzordean, Samu Pasandin. Ogasun eta enplegu batzordean, Iosu Zaldibar. Kultura, kirola eta gazteria batzordean, Aitziber Santamaria. Jasangarritasun, ingurugiro eta turismo batzordean, Laura Lopez. Hirigintza eta auzoen batzordean, Iosu Zaldibar. Eta Tokiko Gobernu Batzordean, Samu Pasandin. Bestalde, Orozkoko Udaleko EH Bilduko bi ordezkariak UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Samu Pasandin eta Iosu Zaldibar izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide