IRITZIA

Orozkoarren alde lan egiteko konpromisoa

Erabiltzailearen aurpegia Samu Pasandin, Iosu Zaldibar, Aitziber Santamaria eta Laura Lopez 2024ko urt. 18a, 11:02

Orozkoko EH Bilduko kideak, artxibo irudi batean. / EH Bildu

Azken urtea legegintzaldi barri batek eta ziklo aldaketa batek markatutako urtea izan da. EH Bilduk emaitza historikoak lortu dauz Orozkon azken bi hitzordu elektoraletan eta Udalean gure ordezkaritza bikoiztu dogu. Horrek indar handiagoa emoten digu orozkoarren alde lanean jarraituteko eta gure herriak behar eta merezi dabezen erantzunak emoteko.

Orain arte ezinezkoa zana posible egiteko aukerak ikusten doguz eta EH Bilduko zinegotziok gure onena emoteko prest gauz Udaleko ateak ireki eta herritar guztien ahotsa aituteko. Gure ardura ere bada herritarren nahiak, herritarren beharrak, herritarren ezinegonak eta herritarren desirak zeintzuk direzen jaso eta hori politika publikoetan errealidade bilakatzea.

Trantsizio energetikoaren arloan hasitako bideari jarraipena emoteko konpromisoagaz helduko diogu urte barriari, udal eraikinetan eguzki plakak jartzeko proposamena martxan jarri eta komunitate energetikoak sustatzeko proiektu bat gauzatuz. Bestalde, tokiko merkataritza sustatzeko, lehen sektorean belaunaldi aldaketa posible egiteko, euskararen normalizazinoaren alde urratsak emoten jarraituteko edota bardintasun arloa indartzeko proposamenetan lanean gabiz.

Aurten hasi dogun legegintzaldi hau orozkoarren alde lan egiteko aukeraz beteta ikusten dogu eta oraindik egiteke dauzen EH Bilduk proposatutako hainbat proiektu martxan jarri eta beste hainbat gauzatu daitezen bermatzeko konpromisoa dekogu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide