Marian Mendiguren Mendibil izango da EH Bilduren zinegotzi berria Aiarako udalean. Iñigo Fraileren ordez sartuko da udalbatzan azken honek bere dimisioa eman ondoren arazo pertsonalengatik.
Marian Mendigurenek 61 urte ditu eta Murgan bizi da. LH2 Administraria ikasi zuen eta badu esperientzia udal jardueran zinegotzia izan baitzen 2019tik 2023ra.
EH Bildu Aiarak eskerrak eman nahi dizkiogu Iñigo Fraileri egindako lanagatik etazorte ona opa nahi diogu Marian Mendigureni aurrean dituen erronkei heltzeko.