Ostiralean ospatu den Aiaraldeako Kuadrillako Bilkuran 2026rako Aurrekontuak onartu dira EH Bilduren babesarekin, egin dizkion hiru proposamenak txertatu baitira:
- Aurrekontu Partze-Hartzaileetarako partida 3.000€-etan handitzea azken urteetan erabili ez den diru-laguntzentzako partida kenduz. Horrela biztanleak 2026an egindako proposamenetarako 9.000€ egongo dira eskuragarri.
- Aiaraldeako biztanleria migratzailearen egoerari eta kulturartekotasuna bultzatzeko azterlanerako 5.000€-ko hasierako partida.
- Aiaraldeako energia beharren azterketa eta behar hauek energia berriztagarriekin asetzeko gaitasunaren azterlanerako 5.000€-kohasierako partida.
Hiru proposamen hauekin tradizioz hondakinak kudeatzeko eta udalei zerbitzuak eskaintzeko oinarrizko aurrekontuen joera gainditu eta eskualde perspektiba lantzeko bidea zabaltzen dugu Aiaraldeako Kuadrillan.