Emakumeentzako etxe feminista? Zertarako? Emakumeentzako proiektu hau aurkeztean sortzen diren makina bat galderek erakusten dute nahaste-borraste dezente daukagula emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez. Esfera publikoa oraindik gizonezkoen espazioa da; beraz, egun, guretzako eremurik ez izaten jarraitzen dugu emakumeok: indarkeria matxista jasaten dugu, gure ahotsak ez dira entzuten hainbat jarduera publikotan, gure gorputzei buruzko iruzkinak sortzen dizkigute egunero... Gure eskubideak behin eta berriro zapaltzen diren arren, bizipen horiek guztiak ikusezin bihurtzen dira normaltasunpean. Gure gizartea aurrera joango bada berdintasunaren aldeko ekimenak egin behar dira. Alde horretatik, Udaleko Berdintasun Arloak jarduera biziari eusten dio urte osoan. Aiaraladean ere baditugu Berdintasun Teknikaria zein LAIA eskola eta emakumeen gela estreinatu dute Aiaran.
Horrez gain, aurrerapauso bat gehiago nahi dugu: Virginia Woolfek esan zuenez, aske izateko nork bere eremua izan behar du. Gure espazio propioa nahi dugu biltzeko, elkartrukatzeko, emakume bakoitzak bere ahots propioa eratzeko: “Aske izateko, gure etxe feminista”. Laudion garai kitzikagarria bizitzen ari gara. Badaude Laudioko emakumeen elkarte aitzindariak: Solastiar, Avillo eta Jakaranda. Baina baita talde feministak ere: Bagara nor eta beste hainbat emakume batu gara proiektu itxaropentsu hau eraikitzeko. Bada garaia!