Ikerketa historikoaren prozesuan zehar hartzen diren ibilbideek iraganeko pertsonaia eta elementuen aurkikuntza eta elkartze bitxiak eskaintzen dizkigute batzuetan. Gauzak horrela, gainean daramatzaten urteak astindu, beren funtsa eta kolorea berreskuratu eta inoiz ez galdu behar izan zuten arreta eta garrantzia eskatzen dizkiote gure begirada garaikideari.
Joaquín Bárbara y Balza Aiarak eman duen artista plastiko garrantzitsuenetarikoarekin gertatutakoa izan da, kasurako. Laudion jaioa 1867an, orain dela hamarkada gutxi arte eskasak ziren haren argiak eta itzalak ezagutzen zituzten herrikideek. Bere bizitzaren gainbeherak, azken urtetan panorama artistikoan atzera-egite diskretu eta, geroago, isildutako heriotzarekin batera estalita, laurogei urte luze iraun duen ahazteari eraman zion. Zenbait hurbiltzeren ostean, eta 2013an Berraurkituriko begiradak erakusketa prestatzen ari zen bitartean, ezohizko aurkikuntza jazo zen: Bárbararen 8 mihise ezezagunen berragertzeak Aiaraldearen bihotzean, bizi-bizirik, gure laguntza galdatuz. Eta, haiekin bat, beren sortzailea.
Honela eman zaio hasiera pertsonaiaren inguruan egun martxan dabilen berreskuratze-prozesuari, guztion —aditu eta baita ezjakinen ere— aberaste kulturala hornitu dadin. Pintoreari buruzko monografia biografikoa sortzea da nire ekarpen pertsonala Erroke Deunaren Anaidiak sustatutako ekimen bikain honen barruan. Lerro hauetatik, nire ilusioa helarazi eta prozesuaren urratsak “Joaquín Bárbara y Balza, pintor entre dos siglos 1867-1931” Facebook orrialdearen bidez jarraitu eta partekatzeko adorea ematen dizuet. Artista honen oroimen eta ondareak hori merezi dute eta..