Laudioarrak Ameriketan: Saturnino de Acha y Ayala (Mexiko)

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Bernaola 2016ko mar. 14a, 12:52

Gardea-Laudioko Ibaigotxaga (‘Igosaga’) baserrian jaio zen Saturnino de Acha y Ayala, 1851. urtean, Josef María de Acha y Mendivil eta María Josefa de Ayala y del Corral-Velascok osatutako sendian, haren zazpi seme-alaben artean bigarrena izanda.

Hirugarren Guda Karlistaren ostean Ameriketara joan zen XIX. mendeko 80. hamarkadaren inguruan —lehendik bertan finkatutako laudioar baten deiari kasu eginez, agian—. 1882. urtean Mexikoko Veracruz-etik Kubako La Habanara igaro zela badakigu, «Alfonso XII» ontzian. 1886ko uztailean Bilbon zegoen, non Josefa Bastida y Barrenechea andrearekin ezkondu zen; hilabete batzuk geroago Santanderretik Veracruz-era ontziratu zen berriz, emaztearekin, Compañía Trasatlántica Española zeritzonaren «Ciudad de Cádiz» ontzian.

Bidaian Higinio de Acha y Luja 12 urteko iloba zena ere egon zen. Saturnino Mexiko D. F.n finkatu eta merkatari gisa arituko zen. Goian ikusi daitekeen eskuz idatzitako zigilodun gutunean Jerez-ko «Gutiérrez Hnos.» cadiztar ardo, pattar eta likore-inportatzailekin gauzatutako harreman ekonomikoak irudikatzen dira. 1900. urtean Ruperto de Acha y Luja (Laudio, 1887) iloba gazteari deitu zion, haiekin Mexikora joan zedin. 1887 eta 1905. urteen artean Mexikon jaiotako zenbait seme-alaben aita, 1909an Laudion topatzen dugu Josefa andrearekin, Francisco Acha Pinedo —bere anaiaren biloba— zenaren aitabitxi gisa. Garai hartan Bilbon bizi zela jasota dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide