Román de Tipular y Troconiza Laudion jaio zen 1822. urtean eta garaiko laudioar gazte ugari bezala Ameriketara joan zen etorkizun hobe baten bila.
Kuban, Matanzas-en kokatua —bertan zendu zen 1881. urtean—, bere sendiak jaioterrian etxe eder hau eraikitzeko —edo agian hobetu eta goratzeko— dirutza nahikoa lortu zuen.
Etxaldea da garai oparoen lekuko bitxia eta Laudioko arkitektura indianoaren adibide garrantzitsuenetarikoa, ibaiaren ondoan kokatuta dago, antzinako herriko kale nagusian.
Oinplano angeluzuzen sendoa eta lau isuriko estalkia du; aipagarriak dira balkoi, leiho eta nabarren burdin-lanak eta alboko fatxadetan topatzen ditugun begiratoki bikainak, zura eta beirazkoak.
Etxe inguruak lorategi eta baratze zabala du, non Washingtonia filifera palmondo espezie exotikoaren ale galanta dago.
Crescencio Tipular y Pujana Laudioko alkate ohia bizi zen bertan XIX eta XX. menderen artean, Pepe Tipular botikari ospetsuaren aita, hain zuzen; horregatik, eraikina «Botika» izenarekin ere ezagutu izan da.