San Martin hileta kapera Erdi Aroko berria (XIX. m.)

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Bernaola 2016ko mar. 10a, 09:48

1889 eta 1893. urte bitartean eraiki zuten San Martin hilerriaren erdialdean, Urquijo bigarren markesaren ezkon-neba Francisco Mendoza y Cubas arkitekto madrildarrak egin zuen diseinua. Laudion beste lan garrantzitsuak ere utzi zituen: udaletxea, Done Petriren burdinazko aterpea, Lamuza jauretxearen zenbait handitze lanak edota Erroke Deunaren kapera, adibidez.

Garaiko Erdi Aro berriko estilo eredu bitxia da; gurutze latindarraren oina du, arbelezko estalki, pinakulu, kanpai-horma eta oin karratuko zinborioarekin.

Bestalde, elementu eklektiko ugari eta interesgarriak ditu ikusgai fatxadetan: aurreko aldeko portada eta bao erromaniko berriak, arrosa-lehioa, sendiaren armarria duen burdinazko ate eta nabar landua edota Biarritz-ko Maumejean Etxeko beirate bikainak.

Egun nahiko hondatua dagoen barruko aldean lehenengo eta hirugarren markesen hilobiak barne hartzen dituen aldare handientsua kokatzen da. Alboetan etxeko beste kideen hilobiak banatzen dira. Duela gutxi beren zenbait estalki berriztatu dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide