Masustabea ('Morus alba' latineraz, 'morera blanca' gazteleraz), jatorriz Txina eta Koreakoa da, baina zeta-harraren hazkuntzaren eskutik hedatu zen Europan. Lamuza Parkeko zuhaitz bitxia, espezie honen ale bakarra, kasino ondoan eraikitako almenadun dorretxo berezi baten gainean dago —egun, huntzez guztiz estalita—; kokaleku nabarmen horrek nolabaiteko garrantzia ematen dio.
Itxura guratsu eta neurri handikoa, antzina harrizko mahai bat izan zuen enborraren inguruan non, udan zehar, etxeko gaztetxoek beren hizkuntza eskolak edota ikastaroan gainditu gabeko irakasgaiak berriro ikasten baitzituzten. Bestalde, masustabea txikien aisialdi eta jolasetarako leku paregabea zen.