Korrika eta emakumeak

Erabiltzailearen aurpegia Egoki Fisioterapia 2014ko ira. 22a, 16:01

Korrika eta emakumeak

 

Azkenaldian emakume irtetzen da korrika egitera, eta asko pozten nau horrek, ariketa aerobikoa onura asko dituelako osasunerako. Baina askotan entzun dugu korrika egitea emakumezkoentzat ez dela komenigarria, zoru pelbikoa dela eta ez dela.

Emakume kirolariek zoru pelbiko indartsuagoa dute, sedentarioek baino. Baina inpaktu handiko kirolak praktikatzen dituzten neska gazteek sedentarioek baino gernu-inkontinentzia handiagoa sufritzen dute. Azaldu behar da, korrika egiteak, zoru pelbikoko giharretan etengabe kolpeak sufritzea eta ondorioz hauek ahultzea dakarrela denborarekin. Azken asterketen arabera, inpaktu kiroletan (aerobik, korrika,halterofilia,…) aritzen diren 25 eta 40 urte bitarteko zazpi emakumeetatik batek gernu jarioak ditu kirola praktikatzerakoan, barre egiterakoan, doministiku egiterakoan,… orokorrean  esfortzua suposatzen duen ekintzak egiterakoan. Bestalde, korrikalariak diren emakumeen artean badaude amak direnak ere eta ikerketek diote zoru pelbikoa gogortzeko tratamendurik jaso ez baldin badute gernu-galketak izatea ohikoa dela.

Beraz, datu hauek kontuan izanik, keskatzen hazi beharko ginateke. Normalean ez diot inori esaten korrika kaltegarria denik, edo korrika utzi beharko lukeenik, guztiz kontrakoa, ariketa mota hori bikaina dela pentsatzen dut eta gustatuz gero fisioterapiaren laguntzarekin eta emakumeen lanarekin posiblea dela lasterketa osasuntsua praktikatzea.

Beraz zoru pelbikoak bere funtzioak ondo betetzeko (uretra eta uzki kontinentzia ziurtatzea, erraiak mantentzea,…) gorputza orekan egon behar da. Diafragmak tentsio egokia izan behar du, abdomeneko zeharkako gihardura ona, pelbisaren eta ehun guztien mugimendu egokia eta entrenamenduaren bidez zoru pelviko indartsua izan behar dugu. Honetarako profesional batengana joatea eta gimnasia abdominal hipopresivoa egitea izango litzateke aproposena.

Ez dira kasu guztiak berdinak. Ez da gauza bera mendian korrika egitea, edo zoru lauean eta ritmo astiro batean egitea. Ez da gauza bera konpetizioan aritzea edo erlaxatzeko, deskonektatzeko egiten baduzu. Eta ez da gauza bera haurdunaldi bat eta gero, idorreri kronikoa izatea, edo ehun kalitate indartsuagoa izatea (arraza beltzekoek ez dituzte arazo handirik izaten).

Dena den, badira kasuak non, hainbeste urte diren inolako neurririk hartu gabe korrika praktikatzen, erditu berria bada edo eta aurre-menopausian baldin badaude, zoru pelbikoaren rehabilitazioa ez litzateela nahikoa izango eta kirol jarduera bertan behera utzi behar izatea. Kasu batzuetan korrika egitea kaltegarria baita.

Oso suspergarria da emakumeen artean kirolaren praktika geroz eta nabarmenagoa dela jakitea, baina askoz ere gehiago osasunez egiten dela jakitea.

                                                                                  Miren Urquijo Irazabal

 

                                                                                  fisioterapeuta eta osteopata. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide