“Orozko Harana” mendi ibilbidearen XXV. edizioa egingo da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2013ko urr. 3a, 08:30

Ibilbide luzeera 40 km-koa izango da eta euskal mendi federazioak antolatutako iraupen luzeko ibildaldien zirkuituaren barnean dago; txikia, aldiz, 24 km-koa izango da.

Datorren igandean, goizeko 7:30etan hasiera emnago zaio Zubiaurreko plazatik “Orozko Harana” XXV. Endi ibilaldiari. Bertara hurbiltzeko aurrez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 24 urte hauetan dohakoa izan da, baina dirulaguntzen murrizketa dela eta aurten ordaindu beharko da: federatuak eta itxinapeko kideak 3€ eta ez-federatuak eta Itxinapeko kideak ez direnak 5€.

Esan bezala, 2 ibilbide egongo dira. Luzeak 40 km izago ditu eta pilatutako desnivela 2390m-ka izango da. Ibilaldia Orozkotik abiatu eta Urizar, Kolometa, Belangobueleta, Algorta, Sintxita, Atulaur (kontrola), Arraba (horniketa), Egirinau, Gorbea (kontrola), Sastegi, Ipergorta, Aurtegarmin (horniketa), Algorta, Asensiola eta Sendegi tontorretatik pasako da. Esan beharra dago, ibilbide hau azkenengo momentuan aldatu behar izan dela. Lehenengo momentuan martxa luzea Itxinatik pasatzea pentsatuta zegoen, baina Diputazioak inguru horretatik pasatzeko baimenik ez du eman.

Martxa txikia 24km-ko luzeera izango du eta Urizar, Kolometa, Oderiaga (kontrola), Austegarmin (horniketa), Algorta eta Asensiolatik igaroko da.

Itxinape Mendi Taldearen XXV. Urteurrena

Itxinape Mendi Taldeak ere bere 25. Urteurrena ospatzen du aurten. Hau dela eta, argazki erakusketa bat antolatu du Orozkoko museoan. Urriaren 3tik 13-a arte azkenengo 25 urte hauetan antolatutako irteera eta hainbat ekintzen argazkiak ikusgai egongo dira.

Inaugurazioa gaur, arratsaldeko 7:00etan izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide