Larunbatean, urriaren 5ean, Baranbioko eta inguruko euskaldunak Garrastatxuko baselizan batuko dira euskal jaia ospatzeko.
Belaiki Euskara Elkarteak egitarau oparoa prestatu du egun honetarako. Eguerdiko 12:30etan topaketa egingo da Hordago jatetxean denak batera Garrastatxura igotzeko. Bertan, urteroko Herri Bazkaria egingo da 14:30etan eta jarraian Andoni Egaña eta Sustrai Colinaren eskutik egindako bertso saioaz gozatu ahal izango da. Eguna arratsaldeko 18:30etan hasiko den erromeria batekin amaituko da.
Aurten, gainera, Belaiki Euskara Elkarteak 15 urte beteko ditu, baina badira 16 urte Baranbioko euskalzaleak batzen direla. Euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak betidanik egon dira Baranbion, baina haien artean beti erderaz aritzen ziren. Hau dela eta danak batzeko esfortzua egin zuten bertan euskera indartzeko eta lehenengo euskal jaia ospatu zuten 1998. urtean. Jai-giroa ez zen falta egun horretan eta Juanjo Respaldiza eta Serapio bertsolariak ere aritu ziren.