Lan horietan bidea zabaldu eta hobetuko da, bidea estutzen dituzten harrizko hormak kenduz.
Obra horiek Construcciones Izoria empresak burutuko ditu. 70.329,46 euroko aurrekontua dago eta honen %63a Arabako Foru Aldundiko Obra eta Zerbitzuen foru planaren bitartez finantzatuko da eta gainerakoa Baranbioko Administrazio Batzarraren bitartez.
Hobetuko den bide tartea Etxebarri auzoa eta Baranbioko erdigunea lotzen duena izango da. Bertan oso estuak diren bide-zatiak aurki daitezke. Horiek ez dute eguneroko kotxe zirkulazioan eraginik, baina bai pisu handiko garraioetan ordea. Suhiltzaileak esaterako, horien sarrera ekidinez.
Hori dela eta bidea zabaldu eta hobetuko da. Horretarako bidea estutzen duten harrizko hormak kenduko dira, segurtasuna eta zirkulazio ahalbidetuz. Autoak gurutzatzeko 2 eremu egitea ere aurreikusi da, egun ez baitago 2 auto gurutzatzeko posibilitaterik.