Irailaren 6an, arratsaldeko 7etan, txupina botako da Baranbioko enparantzatik, 5 egunez jai-giroa eraginez. Aurretik hainbat ekitaldi egongo dira, eta jubilatuek urteroko bazkariaz gozatu ahal izango dute eguerdiko 14:00etan Hordago jatetxean. Ondoren, arratsaldeko 17:00etan, briska eta mus txapelketa ospatuko dira Baranbioko plazan. Arratsaldea Uhin Onak areto dantza taldekoen erakustaldiarekin jarraituko du. Dantza egin ostean odoloste jana ospatuko da. Egunari Erdizka Lauetan taldearen dantzaldiarekin emango zaio amaiera.
Hurrengo egunean, Irailak 7, larunbata, Garrastatxuko landak paellaz beteko dira bertan antolatu den paella lehiaketa dela eta. Parte hartu nahi duenak goizeko 11etan bertan egon behar du izena emateko. Eguerdiko 12:00etan meza ospatuko da Garrastatxuko baselizan eta jarraian, 13:30etan paella txapelketaren sari banaketa egingo da. Arratsaldean umeentzako beta ere egongo da, eta haientzako jolasak egongo dira. Jaia, Baranbioko enparantzan jarraituko du arratsaldeko 19:30etan ohiko herrien arteko herri kirolen desafioarekin. Ondoren, indarrak hartzeko, herri afaria ospatuko da eta gaueko 00:00etan Bide Batez taldearekin Dantzaldiaz gosatzeko aukera egongo da.
Irailak 8, igandea, Garrastatxun patata tortilla lehiaketa egingo da goizeko 11:00etan. 12:ooetan meza ospatu eta 13:30etan patata tortilla lehiaketako sariak banatuko dira.
Irailak 9, asteartea, Andra Mari Txiki eguna ospatuko da. Goizetik hasita kalejirak jai-giroa jarriko du Baranbioko herrian zehar. 12:00etan meza Baranbioko elizan ospatu eta arratsaldeko 18:00etan umeek diskodantzaz disfrutatzeko astia izango dute Uztai taldearekin. Aurtengo jaien amaiera txokolatada goxo batekin egingo da.