501 ahuntz ekainaren 9an Garrastatxun ospatutako XVI. Ahuntz Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2013ko eka. 14a, 21:29

Nahiz eta egunari euriarekin hasiera eta amaiera eman, ugari izan ziren Garrastatxura hurbildu zirenak. Haietako asko ahuntzen artzainak ziren, baina ahuntzak erosteko prest zeudenak ere aurkeztu ziren. Horretarako aukera ona izan zuten, bertan, ahuntz mota ezberdinetako haziendak batu baitziren. Guztira 501 ahuntz inguru bildu ziren.

Nahiz eta egunari euriarekin hasiera eta amiera eman, ugari izan ziren Garrastatxura hurbildu zirenak. Haietako asko ahuntzen artzainak ziren, baina ahuntzak erosteko prest zeudenak ere aurkeztu ziren. Horretarako aukera ona izan zuten , bertan, ahuntz mota ezberdinetako haziendak batu baitziren. Guztira 501 ahuntz inguru hildu ziren.

XVI. Ahuntz Egunaren feriari goizeko 8.30etan eman zitzaion hasiera eta eguerdiko 13.30etan bukatu zen sarien banaketarekin batera. Lehiaketaren epaimahaia Peru López de Muniain-ek, Iñaki Pérez de Villarreal-ek eta Agustín Bilbao-k osatu zuten. Haien esanetan oso zaila izan zen irabazleak aukeratzea nibela oso altu baitzegoen.

Garrastatxuko landetan lokatza nagusi izan arren, eguerdiko 14:30etan Herri Bazkariaz eta ondorengo erromeriaz gozatu ahal izan zen. Datorren urterako feria prestatzen hasi dira jada eguraldi hobea egingo duenaren esperantzaz.

 

Lehiaketaren emaitzak:

6 AHUNTZ- AZPIGORRI ERLOA:

1º Monserrat Mendibil (Amurrio)

2º Imanol García (Bergantza-Amurrio)

3º Arantxa López (Intxutaxpe-Baranbio)

4º María Carmen Gotxi (Aiara)

5º Beñat Olazabalaga (Dima)

 

6 AHUNTZ -AZPIZURI ERLOA:

1º Pili Arteta (Askantxu-Baranbio)

2º Rufino Iruretagoiena (Beraza-Orozko)

3º Lander López (Erbi)

 

AHUNTZ-ARRA AZPIGORRI

1º Julio González (Llodio)

2º Imanol García (Bergantza-Amurrio)

3º Joseba Andoni Urbieta (Laukiniz)

4º Luis Felipe (Luyando-Aiara)

5º Estibaliz Cuadra (Amurrio)

 

AHUNTZ-ARRA AZPIZURI

1º Jon Bernaola (Dima)

2º Joseba Andoni Urbieta (Laukiniz)

3º Rufino Iruretagoiena (Beraza-Orozko)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide