Baranbioko Askantxu ehiza-elkarteak, Amurrioko arrantza eta tiro Olinpiko elkarteak Arabako ehiza-federazioarekin batera, Arabako arrasto txakurren txapelketa antolatu du Garrastatxun hurrengo Apirilaren 27an.
Garrastatcxn lehenengo aldiz ospatzen den proba da. Gehienez 25 partaide egongo dira eta hauetatik 3 Euskadiko Txapelketarako sailkatuko dira.
Proba irekia izango da eta ez da beharrezkoa izango Arabatarra izatea. Nahiz eta arabatarrak izango dira lehentasuna izango dutenak. Izena emateko muga-eguna Apirilaren 23ª izango da.
Txapelketari Apirilaren 27an goizeko 8:30etan emango zaio hasiera parte-hartzaile guztien konzentrazioarekin.
Hainbat sari emango dira. Lehenengo sailkatuentzako trofeoak, ardo botilak, pentsu zakuak… egongo dira. Hala ere, partaide guztiek opari bana jasoko dute.