Aurten ere San Anton ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira: igel toka lehiaketa, herri afaria, romeria eta ohiko pospolo enkantea dira aipagarrienak.
Enkantea larunbata gauean izango da, eta pospolo baten argipean egiten da. Bertan Jai giroa ez da faltako eta hurbiltzen den edonork, txerriaren okelagatik egin ditzake eskaintzak; hauek guztiak baso bat ardoren truke. Kapoiak, oilarrak eta baserriko produktu ezberdinez osaturiko otarrak ere enkantean jartzen dira. Urtero gero eta jende gehiago hurbiltzen da enkantera eta bertan lortutako diru guztia San Anton baselizaren mantentze-lanetarako bideratua dago.
Jaiaren ospakizuna, ostegunean, Urtarrilaren 17an, hasiko da goizeko 12.30etan San Anton baselizan egingo den mezarekin. Larunbatean, urtarrilak 19, igel toka lehiaketak emango dio hasiera jaiari arratsaldeko 19.30etan. Ondoren, 20.30etan, herri afaria egingo da eta bukatutakoan, 21.30-etan, pospoloak pizten joango dira enkantea martxan jarriz. Egunari goizeko ordu txikietan emango zaio amaiera, Izargi taldearen erromeriaren esku.