Baranbioko antzineko maisu-etxe zaharraren berriztapen obrak bukatu dira. Etxe berriaren inaugurazioa Andra Mari Txiki egunean, irailaren 10ean, egingo da.
Eraikina hau 30.hamarkadakoa da eta eraiki zenetik gaur egun arte ez du inolako berrikuntzarik jasan. Euki duen erreforma bakarra orain dela 55 urtekoa da, eta teilatua soilik konpondu zuten. Hau dela eta, barnealde guztia eta etxearen estaldura osoa behera bota da dena berria egiteko. Mantendu diren gauza bakarrak etxearen egitura eta harrizko fatxada izan dira.
Etxeak 65m2 ko 2 solairu ditu erabilera anitzeko lekutan banatuta. Beheko solairuan, udalbatzarako sala, artxiboa eta komuna kokatu dira. Lehenengo solairuan, bitartean, erabilera anitzeko aretoa jarria da, bertan mota guztietako kurtsoak, batzarrak... egin ahal izateko.
Etxe berriaren inaugurazioa Andra Mari Txiki egunean, irailaren 10ean, egingo da. Eraikin hau 30eko hamarkadakoa da eta eraiki zenetik gaur egun arte ez du inolako berrikuntzarik izan. Izandako erreforma-lan bakarra orain dela 55 urtekoa da, orduan teilatua konpondu zuten. Hau dela eta, barnealde guztia eta etxearen estaldura osoa behera bota da guztia berritzeko. Mantendu diren gauza bakarrak etxearen egitura eta harrizko fatxada izan dira.
Etxeak 65m2-ko 2 solairu ditu erabilera anitzeko espazioetan banatuta. Beheko solairuan, udalbatzarako aretoa, artxiboa eta komuna kokatu dira. Lehenengo solairuan aldiz, erabilera anitzeko aretoa prestatu da, bertan mota guztietako ekitaldian egin ahal izateko; ikastaroak, batzarrak...