Andra Mari Txikiaren jaiek egitarau oparoa ekarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2012ko abu. 16a, 09:00

Aurtengo Baranbioko Andra Mari Txiki jaiak Irailaren 7an hasi eta 10a arte luzatuko dira. Urtero bezala animazioa nagusi izango da eta bertan era guztietako ekintzak egongo dira giroa berotzeko.

Jaiei ostiralean emango zaie hasiera eta bertan jubilatuen bazkaria egongo da. Ondoren Briska eta Mus txapelketak ospatuko dira herriko plazan. Gau partean ere ez da girorik faltako eta odolostearen ondoren Aretoko dantzak egongo dira Uhin Ona taldearekin. Eguna bukatzeko Fan&Go taldeak musika giroa jarriko du.

Larunbatean ez da aspertzeko betarik egongo. Eguna Garrastatxuko zelaietan hasiko da Paella lehiaketarekin eta 11etan emango zaio hasiera. Herri kirolen erronka ere ikusiko dugu eta ondoren, 13:30ak aldera Paella lehiaketaren sariak banatuko dira. Arratsaldean ere jai giroa egongo da Garrastatxun baina pixkanaka-pixkanaka denak Baranbiorako bidean jarriko dira arratsaldeko 19:30etan urtero ospatzen diren Herrien arteko Herri Kirol desafioa hasiko baita.

Egindako esfortzuaren ondoren afari herrikoia ospatuko da gosea asetzeko eta egunari Lotxo taldearen erromeriarekin emango zaio amaiera.

Astelehenean bukatuko dira aurtengo Andra Mari Txiki jaiak. Goizeko 12etan meza ospatuko da Baranbioko elizan eta arratsaldean jaiei amaiera emango zaie Txan magoarekin eta txokolatada goxo batekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide