Baranbio-Garrastatxu ibilbidea hautatu zuen Araba Challenge probak igandean

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2018ko api. 10a, 09:00

Igandean Baranbio-Garrastatxu lasterketa lehiatu zen. 5 bira eman zituzten eta La Tejeratik igaro ziren. Garrastatxuko aldapek, beste behin ere, ibilbidea gogortu zuten helmugara heltzeko. Txirrindulariek ahalegin nabarmena egin behar izan zuten azken tarte horretan. Berez, Challenge lehiaketan puntuak lortzeko balio du probak.

Argazkiak: Eider Bernaola eta Mikel Olabarria

Mario Rodriguez Goros Bike-Salcedo taldeko kidea izan zen garaile. Sailkapena kategoria ezberdinetan horrela geratu zen:

Elite:

1. Jon Zeberio

2. Jon Durana (Aiarabike)

3. Javier Montilla

Master 30:

1. Mario Rodriguez

2. Borja Cabero

3. Asier Bajo

Master 40:

1. Teordor Asabal Ortiz

2. Juan Ramón delgado

3. Ibon Garmendia

Master 50

1. Francisco Javier Giraldo

2. Sergio Gonzalez

3. E. Gonzalez de Ubieta

Master 60

1. Luis Jesús Trejo

2. Manel Parlade

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide