Antzinako ohitura jarraiki ospatu zuten San Anton jaia Baranbion

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2019ko urt. 21a, 09:15

Larunbatean ospatu zuten Baranbion, urtero legez, San Anton. Bertako baselizan igel-toka txapelketa jokatu zuten eta gero ohiko enkantea egin zen. 

Antzinako ohitura baliatu zuten horretarako eta pospoloak erabili zituzten. Hau da, suak pospoloa guztiz erre baino lehen zegoen aukera egiteko eskaintza lotea eskuratzeko. Eskaintza egiten zuenak ardo edalontzia jaso zuen. Horren ostean, herri afariaren txanda heldu zen, eta bukatzeko, dantzaldia.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide