Urtarrilaren 14an eta 17an San Anton Jaia ospatuko dute Baranbiogoian

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2023ko urt. 12a, 07:00

Ohiko enkantea egingo dute larunbatean.

Aurten ere, pandemia dela eta 2 urtez ospatu gabe egon ondoren, San Anton Jaia egingo da Barabiogoian, ohikoa den pospoloaren enkanterakin.

Egitarau anitza prestatuta dago 2 egunetarako. Larunbatean, Urtarrilaren 14an, 19:00etan egingo den igel txapelketarekin hasiko da jai-eguna. Ekintza guztiak Baranbioko San Anton baselizan egingo dira.
 
Jai giroa ez da faltako eta 20:00etan zerbitzatuko den herri afariaren ondoren, ohiko pospoloaren enkanteari emango zaio hasiera. Bertan, produktu sorta ederrak egongo dira. Gehienak txerritik eratorriko jakiak izango dira, baina ez dira ardoaz, postre gozoez, likoreez eta bestelakoez osatutako sortak faltako. 
 
Txosna ere zabalik egongo da, goizaldera arte luzatuko diren erromeria eta txintxortada girotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide