Ahaleginaren unibertsitatea

Erabiltzailearen aurpegia Ekhi Ederra 2014ko mar. 19a, 19:31

Gehienetan, gauzak ez dira lehen unean ematen duen bezala.
Gure egunerokotasunean ez ezik, zineman ere horrelako istoriek harritzeko izugarrizko gaitasuna daukate.
Dudarik gabe, hau gertatzen da Pixar Estudioren "Monstruos University" filme bizidunarekin, eta horregatik pelikula disfrutatzeko ez da beharrezkoa ikastolara joatea.
 
12 urte ondoren, "Monstruos University"k "Monstruos SA"ko pertsonaia ospetsuen lehenengo urteak kontatzen dizkigu. Haien artean, Mike Wazozki da filmearen oinarrizko protagonista.
Agian ahula, txikia eta biribila izateagatik bere haurtzaroa ez zen oso alaia izan.
Desberdina dena baztertuta geratzen da maiz, baina eskolako txango batean aurkitu zuen bere bizitzako xedea Wazozkik, eta momentu hartatik munstroentzako unibertsitatera joatea izango da bere helburua.
 
Horrelakoetan gertatu ohi denez, bere ametsa betetzea erreza ez da izango eta oztopoak gainditzeko Wazozkik beste pertsonaiekin elkartzeko beharra izango du. Batzuk munstro beldurgarriak baina erabat alferrak, ordea gehienetan unibersitateko kide alboratuak izango dira.
 
Horrelaxe, zailtasunak saihestuz, sortzen dira nire ustez filmeak dituen beharrezko elementuak: ahalegina, hobetzeko grina eta ahulen arteko elkartasuna.
 
Baina ez beldurtu, filme honetan dena ez da hain sakona. Azken batean, Wazozki eta bere lagunak marrazki bizidunak dira eta pelikulan zehar aurki ditzakegu pertsonai maitegarriak, lasterketak eta batez ere momentu barregarriak.
 
Osagai desberdin hauek biltzeko gai izateagatik "Monstuos University" gomendatzeko modukoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide