IRITZIA

Lehen klase eguna, greba eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ekiñe Lopez Olabarria 2020ko ira. 15a, 06:00

Ikama ikasle antolakundeak bat egin du gaurko deitutako grebarekin. / Ikama

Aiaraldeko ikasle askorentzat gaurko eguna izan behar zen uda osteko klaseko lehen eguna. Baina gaur greba eguna da. Greba eguna heziketa prozesuaren erdigunean ikasleon beharrak egon behar diren arren, klasera itzuleraren plana ikasleoi ezer galdetu gabe eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean erabakiak hartu gabe diseinatu delako; heziketa prozesua merkatuaren interesen menpe diseinatzen dihardutelako.

Ikasgaiekin ohi bezala jarraitzea erabaki dute; hezkuntza eredua egokitu gabe, laguntza ekonomikoen moldaketarik gabe edota euskararekin harremanik eduki ezin izan duten horietan pentsatu gabe. Pandemiak agerian utzi dituen gatazkei (materialak, akademikoak, ekonomikoak…) eta egoerak eragin dizkigun beharrizanei (sozialak, zaintzarekin lotutakoak, kulturalak, emozionalak…) erreparatu gabe diseinatu da itzulera, ezer gertatu ez balitz bezala.

Gure ustez, hezkuntza herrien eta pertsonon garapen integrala bermatzeko tresna izan beharko luke eta segurtasunaren izenean saldu nahi diguten hezkuntza sistemek Euskal Herriak bide horretan aurrera pausuak ematea oztopatzen du.
Penagarria izan da egindako gestioa eta erabakiak hartzeko modua. Eta are eta ageriagoan geratu dira inposatutako hezkuntza sistema hauen mugak. Argi dago, Euskal Herrian inposatzen diren hezkuntza ereduek goia jo dute eta ez daude sortuta euskal ikasleon eta herrien beharrei erantzuteko.

Ikasleok, geletako ratioak jeistea, beharrezko baliabideak eskura eta dohainik ematea, egoerak areagotutako kontrol soziala desagerraraztea eta erabakiak hezkuntza komunitatearekin batera hartzea eskatzeko hartuko ditugu Gasteizko eta Euskal Herriko kaleak gaur, irailaren 15ean.

BORROKA DA BIDE BAKARRA! GORA IKASLEON BORROKA!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide