Ugaoko VII Herri Krosa

Erabiltzailearen aurpegia El Jaro Kiroldegia Ugao-Miraballes 2014ko api. 29a, 13:42

 

Asteartean, apirilaren 22an, "Herri krosa" herri lasterketaren zazpigarren edizioan izena emateko epea zabaldu zen. Lasterketa maiatzaren 4an, igandez, izango da. Izena ematea doan da eta nahi duten guztiei zabalik dago, gizon zein emakume, federatu zein federatu gabe. Adinaren zein distantziaren arabera banatutako lau kategoriez gain, beste maila bat ere egongo da, sailkapen barik, txikienei zuzenduta. Aurten ez da kamisetarik banatuko.

 

Kiroldegian eta www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena, maiatzaren 3ko 14.00ak arte. Era berean, lasterketaren egunean ere eman ahal izango da izena 10.30ak arte.

 

Sariak honako hauek izango dira:

 

·         Nagusien mailako 1. gizonezko sailkatuarentzako: Garaikurra+txapela+100 euro.

·         Nagusien mailako 1. emakumezko sailkatuarentzako: Garaikurra+txapela+100 euro.

·         Kategoria nagusian herriko lehen sailkatuentzako (gizonezkoa eta emakumezkoa) saria

·         Kategoria eta sexu bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzako garaikurrak.

·         Proba amaitu ostean parte hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira.

·         Proba amaitu ostean parte hartzaile bakoitzari janariz eta freskagarriz osatutako poltsa bana banatuko zaio.

 

Hassan Oubaddik eta Inma Ruiz Teranek irabazi zuten iaz Ugao-Miraballesko VI. Herri Krosa nagusien mailan, izena emandako 702 atletaren errekor berriarekin.

 

Aurten ere ibilbidea asfalto gainean izango da. Herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriaren Enparantzatik abiatuta, Arandiako kirol instalazioak inguratu eta abiapuntura itzuliz. Zirkuituak 1.100 metro ditu eta kategoriaren arabera buelta bakarra edo gehiago emango zaizkio. Txikienek euren neurriko zirkuitua izango dute, 400 metrokoa.

 

Probak ondorengo mailak eta distantziak izango ditu:

 

·         Lehiaketaz kanpo: (2007an eta ostean jaiotakoak, 8 urtetik beherakoak) parte hartu ahalko dute, betiere pertsona heldu baten laguntzaz. Lasterketa honek ez du sailkapenik izango, baina sarien zozketan hartuko dute parte.Irteera ordua: 11,00etan. Distantzia: 400 metro.

·         Aurrebenjaminak eta benjaminak (2004, 2005 eta 2006an jaiotakoak, 8-10 urte):Irteera ordua: 11,00etan. Distantzia: 400 metro.

·         Kimuak eta 1. urteko haurrak (2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak, 11-13 urte):Irteera ordua: 11,25ean. Distantzia: 1.110 metro.

·         2. urteko haurrak eta kadeteak (1998, 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak, 14-16 urte): Irteera ordua: 11,40an. Distantzia: 2.220 metro.

·         Gazteak-Nagusiak (1997 urtean eta aurretik jaiotakoak, 17 uretatik gorakoak): Irteera ordua: 12,00etan. Distantzia: 5.550 metro.

 

Lasterketa guztiak mistoak izango dira (gizonezkoak eta emakumezkoak).

 

 

Parte hartzaileek, horrela nahi izanez gero, El Jaro udal kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide