Idoloak

Erabiltzailearen aurpegia Eli Pinedo 2014ko mar. 27a, 10:47

Gaur egun, emakume kirolari “idolo” gutxi dago gure artean. Eta horren arrazoietako bat da emakume kirolariak gizon kirolariak baino gutxiago agertzen direla komunikabideetan. Puntako emakume kirolariak badaude, baina presentzia txikia dute telebistetan, prentsa idatzian edota irratietan, eta agertzen direnean, emaitza itzelen ostean izaten da, ia beti (Wimbledon, domina olinpikoak, Tourra, Giroa…). Batzuen ustez, gizonezkoen lorpenak balira, emakumeak agertzen diren baino askoz gehiago agertuko lirateke. Badirudi benetako arazoa dela, oraindik ere, komunikabideak gizonezkoen sentsibilitate eta interesen arabera egituratuak daudela nagusiki eta oro har emakumezkoen lorpenak, baita kirol arloan egiten dituztenak ere, ezkutuan gelditzen direla. Mentalitate aldaketa bat behar dugu gizarteko arlo guztietan, eta, bereziki, komunikabideetan. Horrekin batera, ezinbestekoa da emakume kirolariei eta emakumeek egiten dituzten kirolei laguntzea, prestigio soziala lor dezaten eta euren lorpenak ere ager daitezen. Azkenik, garrantzitsua da kirol aniztasuna bultzatzea. Futbolak beste kirol guztiak alboratzen dituela kontuan izanik, bigarren mailan gelditzen diren kirolen ikusgarritasuna lortu behar da.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kirol prentsan emakumeek duten presentzia baino harago doa, baina arlo honetan ere aurrerapausoak ematea ezinbestekoa da. Eta emango dira seguru, bitartean gure eskubideak borrokatzen jarraituko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide