[IRITZIA] Gu gatoz Hernanitikan

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Iñarrondo 2019ko abu. 7a, 10:06

Aspaldi, Araba Euskaraz eguneko txosnan ari nintzela, gipuzkoar taldetto batekin solasean eta gizaseme batek niri, hitzetik hortzera: “zuk Hernani aldera etorri behar zenduke, gehio ikasteko”. Ni ixilik ez eta, berehalako baten, “zuek ere gure aldera etorri behar zenukete, zerbait ikasteko” ihardetsiz oldartu nintzaion, era onean olddartu, eh! Bekit zilegi itzul-ingurutto hau egitea, orok ikasteko asko dugula aditzera emaiteko.

Eta, bide batez, euskaran betiko hogena izanik ere, azken aldietan sumatzenago den okerrerako joeraz zerbait esan dezadan. Atzera- eta aurrera-karga hizpide harturik gabiltzan aspaldi honetan, euskara nola josi ez dakigula ari gara. Eta ari bagara, gaitz erdi. Joskera, berriz, oinarrizkoa du hizkuntzak, eta euskarak berea du. Edo berea zuela uste genuen, zeren, azkenengo garaiotan hizkuntzaren barreneko arauak eta zentzuak erroz goiti, bai eta sustraietatik erauzirik, ezarri nahi duenik ere badela baitirudi. Aldizkari zein egunkari euskarazko zeinbaitetan agertu ohi diren esaldi edo perpaus batzuk gazteleraz ongi pentsatuak direla bai baina euskaraz gaizki emanak direla ere salatzeko eskubidea dudala uste dut. “Zuek nondik zatozte” galderari “gu gatoz Hernanitikan” erantzutea bezala. Hots, nondik zatoz eta sagarrak dakartzat, galde-erantzutea bezala.

Baina, tira, orain EITBri esker, badakigu gure arrantzaleak Ur Handitan ibili ohi direla, orain, beraz, askoren hitzez, hurra ez du inorek jaten, edaten baizik. Zer egingo zaio, ba! Guk ezin dugu ezer ez egin. Eta nork kantatuko du galdetzen baduzu, “Donostian kantatuko duela Joan Baezek” erantzungo dizu. Eskerrak “Txoria txori” kantatuko duela.

Eta, bizkitartean, Euskaltzaindiak “si quiera” hitza euskarakotzat hartu du, viajeondizuela! Hurrengoa? A, bai, “por cierto” edo “desde luego”!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide