Sorgin ehiza

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Gastaka Urruela 2014ko aza. 27a, 19:47

Ezin gara kexatu azken garai hauetan Espainiako politikan ikusi dugunaz: Game of Thrones famatuak baino ustekabeko bira ikaragarriagoak ematen ditu, sare sozialen aferaren ostean hori posible bazen. Azkena, gaurkoa: iaz Laudioko gaztetxean II. Jardunaldi Antikapitalistetan parte hartu zuten hiru pertsona atxilotu dituztela, terrorismoa goratzea leporatuta.

Dagoeneko eta zoritxarrez iaioak gara "terrorismoaren goratzea" kontzeptuaren inguruan, baina ez naiz horretaz arituko. Arazoa da gero eta ageriagoan geratzen ari dela munduaren beste puntako zirkinik ilunenean ere bilatuko dutela, horren bidez eskarmentua eman ahal baldin badute (eskarmentua, eta ez "justizia"-ren edo "bakea"-ren ideia perbertitu horien defentsa). Eskarmentua sistematik kanpo edo hura kritikatuz jarduten dena zigortzeko, eskarmentua bizitza pribatutik salto egin eta bizitza publikoaz arduratzen hasten direnak abisatzeko, "eh, bertakoa gure esparrua da, eta gure arauen bidez erregulatzen dugu, ez egin gure gustokoa ez denik".

Horregatik, eta askorentzat "tarteak nahasten dituztenen betiko leloa" badirudi ere, kasu hauetan azpimarratu beharko genuke "terrorismo" hitza, terrorismoa terrorea (espetxearen mehatxua) sortzeko egiten den ekintza biolentotzat (atxiloketa, inkomunikazioa, tortura...) ulertzen baldin badugu behintzat, eta ez arbitrarioki egiten den sorgin ehiza bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide