Jendarte informearen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Gastaka Urruela 2014ko abe. 16a, 14:25

Euskararen eguna”, “HIES-aren kontrako eguna”, “Emakumearen aurkako biolentziaren kontrako eguna”... Asko dira gaur egun urtean zehar zerbait ospatzeko ditugun egunak, baina ez ote dute euren helburua galdu?

Ez gaizki ulertu, ez nabil egun hauek defendatzen dutena gutxiesten, ezta egun hauek ospatzen dituztenen arrazoiak mesprezatzen.

Hala ere, badirudi munduko biztanleok egutegia omenaldiz bete izan dugun bitartean, aldarrikapen horiek hustu egin ditugula. “Informazioaren gizarte” deritzon honetan esaerak errealitatearekin egin du topo, eta irudi bat mila hitzek baino gehiago, edo mila argumentu eta ekintzek baino gehiago balio izatera igaro da.

Berriz ere diot: ez naiz egun hauei baliogarritasuna kentzera etorri, baizik eta balio horrek askotan jasaten duen lausotzea salatzera, ni neu ere salatzera. Gérard Imbert-ek dioen bezala, gizarte informe batean bizi gara, sistema ideologikoak eraitsi egin direlarik, mundu errealarekiko erreferentziak, balioak diluituz.

Eta horren kontra borrokatu behar dugu, nazioarteko egun hauen helburuen alde.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide