Pray for Siria, Palestina, Yemen....

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Gastaka Urruela 2015ko aza. 14a, 00:00

Iragan ostiralean whatsappetik enteratu nintzen Parisen gertatutakoaz. Baita tresna berarekin eta facebook sarearekin haserretu ere. Inpotentziazko haserrea izan zen, kaleko trilero batek nire ingurukoak engainatzen dituen bitartean ezer egin ezinik nagoela. Hildakoei merezi duten garrantzia kendu gabe, Parisekoak ez ziren izan “fundamentalista talde batek burututako hainbat eraso terrorista”. Ezta gutxiago ere. Eta hau izan beharko litzateke hildakoen omenez egin beharko genukeen irakurketa sakona. ISIS ez da oraingo zerbait (errefuxiatuena ere ez, baina Afganistan edo Pakistanetik etorriak ez dira “errefuxiatu” kontsideratu), bere garaian talibanekin edota Bin Ladenekin ikusi genuen moduan; eta guk hurbilen izan dugun gatazkan ere erabili izan diren argudioak identifikatu daitezke: zoroen talde bat bezala deskribatzea, eraso irrazional eta basati modura erakustea, deshumanizatzea hain zuzen.

Ez dira ero irrazionalak. Ez da mendebaldeko gobernuen kontroletik kanpo betidanik egon den zerbait. Ekialde Hurbila bezalako zonaldeetan bertako estatuek egiten dituzten erasoen eragina dira. Gure buruetan dagoen irudiarekin zerikusirik ez duen profila dute bertan jaiotako gazte ikasleek. Eta hortaz arrisku handiena orain politika inperialistekin eta xenofoboekin jarraitzea litzateke, hain zuzen ere eraso hauek sustatuko dituztenekin. Norbaitek zioen bezala, eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide