Fuegos Reunidos S.A.

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Gastaka Urruela 2016ko urt. 30a, 00:00

Urtarrila beroa Tubos Reunidos enpresaren Amurrioko lantegian. 3 sute 12 egunen buruan; langile zaurituak, ebakuazioak, tresneria hondatua eta nabe suntsitua, ekoizpenaren etenaldi eta lekualdatzeak, isurketak eta ke-lainoak ondorio gisa. Azken hauek, beste batzuen artean, enpresaren galeren azpian ezkutaturik geratuko dira komunikabide handietan, enpresa handien eragina nabarmenagoa baita enpresa handi diren talde mediatiko handiengan (nahiz eta benetan ez dituen enpresak ordainduko, langileek eta gizarte osoak baino, bai dirutan baita ondoriotan ere).

 

Salaketa batek sugarren artean sartzea lortu du, LAB sindikatuak jarritakoa alegia, segurtasun neurriak bete ez zirela argudiatuta. Jasotako informazioarengatik, atera daitezkeen ondorioak ez dabiltza horrengandik urrun, ez baitirudi normala lau egunetik behin sutea egotea hilabete erdian zehar, bereziki arriskutsuak diren operazioetan ikuskatzaileek konoetan ura egonda onarpena ematea edota ustez mantentze eguneratua jasotzen duten tresnek bat-batean su hartzea. Nork itzaliko ote du langileriak eta gizarteak jasango duen sutea?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide