Ali Baba eta berrogei lapurrak

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Gastaka Urruela 2016ko api. 10a, 00:00

Badakit, berrogei baino askoz gehiago dira bai, eta Ali Baba aipatzeak ere arrazismo kutsu bat ere eman liezaioke (horrela ikusi nahi duenari betiere). Baina badira lapurrak bai, eta Ali Baba-rik ere badago. Eta gainera, ipuinaren idazlea bera gorrituko lukeen harremana dute euren artean. Ez naiz harreman sexualaz ari, hamaika aldiz mingarriagoaz den zerbaitez baizik: negozioaz.

Sekulako negozioa dute muntatuta Ali Baba-k eta bere berrogei mutil koxkorren koadrilak: Ali-ren anaia ez da konturatzen, aurretik lapurrek Ali atzeman dutelako, eta Ali-k etekina atera diolako egoerari. Baina hurbildu ere ez da egiten deskribatzen saiatzen naizen egoera ipuin perfektu honetara.

Hemen ez dago Ali Baba-rik, ez behintzat indibidualki pertsonifikatu litekeen bat, baina bai lapurrak ordea. Lapur hauek batzuetan Ali Baba hiltzea lortzen dute, ipuinean ez bezala, eta beste batzuetan Ali-k Murjabe-ren laguntza izaten du, ez lapurrak hiltzeko baizik eta haiekin negoziatzeko.

Batzuetan lapurrek beraiek sortzen dituzte Ali Baba edo Murjabe nahi gabe. Joko konplikatua da, baina paperak argiak. Behintzat Panama-ko Konstituzio dirudiena osatzen duten paperak, Panama-koak izan ezin gainontzeko mundu osokoak direnak.

Munduko Konstituzioa ote? Mundu Neoliberalaren Konstituzioa, badirudi baietz, edo haren hitzaurrea behintzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide