Arazoak ditut

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Gastaka Urruela 2016ko urr. 13a, 00:00

Arazoak ditut. Txikitatik hasi zitzaizkidan arazoak. Ez nuen futbola gustuko, eta ez nuen horregatik mutilengandik bereiztua sentitzea maite ere. Baina hori baino gehiago zen. Kanonak, diskriminazioa... jaso eta ematen nituen aldi berean. Hitz gogorrak dira, baina onartu beharrekoak. Arazo handiak dira.

Ez dut gustuko gizonaren irudi sexuala haren burua kontrolatu ezin duen basati baten gisara aurkeztea, behin eta berriz, edonon. Baina nire jarrera askok estereotipo hori elikatzen dute ere. Beharbada norberaren buruarekin ezinbestean igaro beharreko momenturik txarrenak kontraesan horien ingurukoak dira. Arazoak ditut, bai, gizona naiz eta gizon moduan sozializazio bat jaso dut, egunero maskulinitate eredu zehatz bat aldarrikatzen dituzten mezuak barneratuta.

Baina emakumeek ere arazo handiak dituzte, aurrekoarekin bat datorren eredu bat jasotzen baitute. Jatorrian berdinak baina ondorioetan ezberdinak diren arazoak ditugu. Egunero emakumeak erailtzen dituztenak eta gizarteen funtzionamendua sakonki baldintzatzen dituztenak, mota askotako izaera baina ardatz berdinarekin: patriarkatua. Beste borroka askotan bezala barnerako analisia oinarri hartuta (gizonon kasuan bereziki), teorikoki eta diskurtso hutsean baino, praktikoki heldu beharko diogu, etorkizunean arazo gutxiago izan ditzagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide