OMAL (Observatorio de Multinacionales en América Latina - Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia) proiektuak, Bakea eta Duintasuna Elkarteak sortutakoa, "Enpresa transnazionalak eta giza eskubideak" erakusketa jarriko du martxoaren 2tik 12ra bitartean Laudioko Kultur Etxean. Material didaktikoez osatutako panelez osatuta dago erakusketa honen edukia, eta jorratzen dituen gaien artean enpresa transnazionalen botereak dituen ondorio sozial, ekologiko eta kulturalak daude. Horrez gain, "Ikasgela kritikoa" izenez aurkezten den dinamika honek sentsibilizazioa eta trebakuntza ere baliatzen ditu, erakundeak proiektuan islatzen dituen hitzetan, horren bitartez partehartze politikoa bultzatzeko eta mundu justuago eta zuzenago bat lortzeko helburuarekin. Horren harira, erakusketaren zenbait paneletan egun martxan dauden erresistentzia eta alternatiben berri ere ematen da.