Injustizia patriarkalari ateak itxi! Neska* gazteok autodefentsa feminista!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Aiaraldea 2018ko aza. 22a, 16:23

Ekimena egin zuten atzo Ernai Gazte Antolakundeko kideak Bizkaiko Justizia Jauregiaren aurrean. "Injustizia patriarkala" salatu eta "autodefentsa feministarako" deia luzatu zuten. 

Sistema kapitalista heteropatriakarrak emakumeak gogor kolpatu gaitu, indarkeria matxistak urtea belztu du aurten ere. Indarkeriaren milaka aurpegik erasotu gaituzte, eta horien artean, sistema judizialak jokatutako papera ezin aipatu gabe utzi. Izan ere, emakumeok babesgabe utzi gaitu: batzuetan biktimizatu egiten gaituzte epaileek, besteetan, jasandako erasoaren erantzule egiten gaitu eta erasotzaileak babesten ditu. Behin eta berriz esan digu ez gintuela sinesten, gu babestea beste eginkizunik behar ez lukeen epaitegiak. Azken hilabeteen ondoren, epaitegien tratu eta erabaki injustuen adibiderik jarri beharrik ez dago. Hala ere, esan beharra dago sona mediatiko berezia izan duten kasuez haratago, egunerokoan arduratu direla epaitegiak sistemaren erreproduzitzaile hutsa izaten.

Kapitalismo heteropatriarkarrak milaka abizen dituen bezala, sistema judizialak ere milaka arima ditu bere baitan, eta zentzu horretan, izaera patriarkar-matxista izateazgain, kapitalista, arrazista eta antidemokratikoa da sistema judiziala. Eta horregatik, ezin modu deslotuan ulertu emakumeok jasotzen dugun trataera injustua eta gainontzeko sektore zapalduek jasaten dutena.

Sistema honek zigorra jartzen du erdigunean, erasotua (eta beraz, honen erreparazioa) erdigunean jarri beharrean. Horrela ulertzen ditugu, oihartzun handia izan duten zenbait kasuren ondoren gizartearen zenbait sektorek zigorren gogortzearen alde hartu duten jarrera. Mendekuan hezi nahi gaituzte, eta guk uko egin nahi diogu horri.

Sistema judizial patriarkar honen aurka gaudela kontu argia da, baina ikusten dugu beste bide bat: justizia feminista. Sinesten dugu justizia feministan, erreparazioan, babesean eta prebentzioan. Horretan sakondu beharra ikusten dugu, era horretan mugimendu feministan lanean gabiltza eguneroko jardunean. Egungo justiziak ez gaitu sinesten eta guk ere ez dugu sinesten berarengan; justiziarik egotekotan feminista izango delako. Horregatik, gaur ateak itxi dizkiogu justizia kapitalista heteropatriarkarrari eta feminismoaren bidetik aukerak zabaltzen jarraituko dugu.

Horregatik, azaroaren 25ean Euskal Herriko Mugimendu Feministak eginiko mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu. Neska* gazteok autodefentsa feministaz kalera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide