Prekarietatearen kontrako ibilaldia antolatu du Ernaik eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Aiaraldea 2019ko eka. 1a, 11:10

Ekimena aurkeztu du jadanik gazte antolakundeak. / Ernai Aiaraldea

“Bizitzak biziarazi, prekarietateari aurre egiteko martxan!” martxa prekarioa antolatu du Ernai Aiaraldeak datorren ekainaren 14, 15 eta 16an.

Gazteon bizitzak prekarietatez ardaztuak izan dira, miseriara kondenatu eta miseria horretaz aberasten dira botere ekonomiko eta elite enpresarialak, gazteak bizirautera kondenatuz. Bizitza eta kapitalaren arteko talkan gure artean saretu eta kolektiboki borrokatzea dagokigu.

Ikasturte hasieratik Prekarietatearen aurka sartuz eta antolatuz joan gara eskualdeko gazteok, baita lan gatazka ezberdinetan murgilduta dauden lantokietako langileekin ere, Tubos Reunidos eta Aiala Vidrioko langileekin esaterako.

Ekainean burutuko dugun martxa prekarioak borroka honetan urrats berri bat ematea du helburu. Bizitzako alor desberdinetan pairatzen dugun prekarietateari (Lan esparruan, ikasketetan, etxebizitza bat bilatzerako orduan...) maskara kendu eta problematika sektorial horiek borroka integral baten baitan kokatu.

Eskualdeko langile mugimenduaren artean harremanak eraiki eta hau saretzeko helburua ere badu martxa prekarioak. Lan gatazka desberdinetan murgilduta dauden lantokietako beharginekin harremanak egin eta beraiekin batera Aiaraldean duintasunez lan bizi eta ikasi nahi dugula aldarrikatuko dugu.



Martxa Ekainaren 13an abiatuko da Saratxoko industriagunetik eta hurrengo egunean Aretara iritsiko da. Bidean Tubacex, Valbospain, Tubos Reunidos, Lidl eta Berriak supermerkatuetako langileei elkartasuna adieraziko diegu. Hitzaldi eta tailerretarako tartea ere izango dugu baita Joko aretoak, hezkuntza sistema eta, tokiko nekazariekin batera, egungo kontsumo eredu basatia salatzeko tartea ere ekimen desberdinen bitartez.

Lehenengo gaua Luiaondon egingo dugu, bigarrena, aldiz, Aretan. Ekainaren 15ean, ordea, Gasteizera abiatuko gara martxa prekario nazionalean parte hartzeko.

Bestalde, maiatzean aurkeztu genuen martxa prekarioa osatzen gabiltza gutxinaka, Gaur bost lantoki prekario berri gehitu ditugu mapan: Tubacex TTI Amurrio, Tubacex TTI Laudio, Tubacex Aceralava, Guardian eta Megatech enpresak. Bertan ohikoak dira enpresarien mehatxu eta txantaiak, ETT bidezko kontratazio basatia, greba eskubidearen urraketa... informazio gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide