Kaixo Alaitz!
Aiaraldeko gazteon eskuetatik pasatako eskutitz hau zure ziegara heldu eta neguko hotza gure maitasunarekin epelduko duelakoan idazten dizugu.
Herri honetako gazte askok ez zaitugu ezagutu, ez dugu argazki, kartel eta bestelako markoetatik kanpo zure aurpegia ikusteko aukerarik izan, zurekin hitzak partekatzeko aukera askorik izan, baina hala ere, txiki txikitatik ikusi ditugun argazkietako Alaitz hori ezagutzeko aukera izan dugu etxean, familian, kalean, herrian, eskualdean, zure izena nortasun, harrotasun eta duintasunez beteriko hitzen artean entzuten dugu beti, zurekin momentu asko bizi izan dituztenen hitzetatik, izugarri maite zaituztenengandik.
Aske izateko ametsaren bidean giltzaperatu zintuzten duela 18 urte, mendeku ankerraren helburu izanda, 2007an atxilotu zintuzten. Gaur ere, beste urte batez, hain seinalatuak diren data hauetan, zure izena gogoratzen dugu herrian. Txikitatik zure inguruan entzundakoak berreskuratzen ditugu guztion artean, eta zu izan zinena eta gaur egun ere zarena irudikatzen dugu kontu horien bidez, beraz, nahiz eta fisikoki ez ezagutu, ezagutzen zaitugula sentitzen dugu, badugulako partekatzen dugun zerbait: borrokarako grina.
Urteak pasa dira dagoeneko gazteok, oraindik gazteak ez ginenean, zure izena herriko hormetan idatzita ikusten genuenetik. Aurtengo gabonetan ere, zoritxarrez, ezingo zaitugu besarkatu, baina laster gure artean izango zarelako itxaropenez gaude, eta horrek ematen digu aurrera egiteko indarra, gure herriaren askatasunaren alde dena eman duzuenei dena dizuegulako zor, eta herri hau askatasunera eramatea delako egin ahal dizuegun oparirik ederrena. Horregatik, Ernaiko gazteok tinko jarraituko dugu, datorrena datorrela, eta ez izan zalantzarik, azkenak bidea urratu arte borrokan jarraituko dugula, ez dugulako izaterik aske zuek gabe.
Ez zaitugu ahazten Alaitz, zu aske izateko itxaropenarekin jaio eta hezi garen gaztean garelako.
Aiaraldeko gazteon besoetatik, besarkada bero bat zuri eta Inharri, eta baita Radyri ere, nahiz eta berari baten bat emateko aukera izan dugun. Maite zaituztegu!
Euskal presoak etxera!