Goi-Nerbioiko erasanik handiena

Laudio eta Amurrio EAEko herri-aglomerazio handienak dira kolektore-sarerik eta hondakin-urak tratatzeko eskualde-mailako araztegirik gabe. Ondorioz, hainbat isurketa puntu dira, zoru urbanoan egiten diren jarduera desberdinetan jatorria dutenak. Saneamenduaren kudeaketa eskas horrek isla zuzena du ibaiaren egoera ekologiko txar iraunkorrean. Horiek bildu eta   eskualdeko saneamendu sistema batera bideratzea udal administrazioei dagokie.

Zentzu horretan, alde batetik, Ingurumen Ministerioari premiatzen ari gara Aiaraldean egiteke diren saneamendu lanen proiektuak onartu eta eraiki ditzan —1.994 eskumena Eusko Jaurlaritzari luzatu zitzaioneko akordioan hartutako konpromisoa betetzeko;  eta , bestetik, baita Goi-Nerbioiko Udal eta Kontzejuei ere; hondakin-urak azpiegitura berrietara konektatzeko egin beharreko lanak egin ditzaten, zein  isurketak kontrolatzeko eta gutxitzeko neurriak har ditzaten. Gaur gaurkoz, udal administrazioek emandako aurrera pausuak gorabehera, ez dira oraindik saneamendu-sarera egiten diren isurketen kontrolerako ordenantzarik ezarri, eta ez da saneamendu-tasarik kobratzen — saneamendu-sarearen mantentze eta hobetze etengabera bideratu beharko litzatekeen tasa hori—. Orobat, funtsezkoa da udal eta kontzejuak ahalmen tekniko ona duen partzuergo batean sartzea: hartara, bi herri-aglomerazioetan saneamendu-zerbitzu on bat eskaintzeko; besteak beste, aurrerantzean,  saneamenduak ibaian erasanik sor ez dezan.

Amurrion arrainak hiltzea eragin zuen azken gertakarian, jakinarazpena isurketa izan eta ordu batzuk beranduago eman zelakoan gaude; eta, ondorioz, ezinezkoa izan zitzaigun zein konposatuk sortu zuen hilketa, eta nor izan zen erantzulea. Saneamendu eskasagatik ibaiaren egoera makala aintzat hartuta, URAk arrain hilak agertu ziren tokitik ibaian gora  diren jardueren ikuskaritza indartu du; baita isurketa berrien arriskua saihesteko prebentzio-neurriak hartzea eskatu ere.

Dena dela, prebentzio-neurririk eraginkorrena halakorik berriro gerta ez dakigun: isurketak ondo bideratzea eskualde mailan zorrotz kudeatutako saneamendu-sistema batera. Besteak beste, zoru urbanoan ibaira  isurtzen diren baimendutako isurketak murrizteko; kolektorera doazen isurketak zorrotz kudeatzeko; saneamendu-tasekin bildutakoa dirua erabilia izateko  saneamendua  planifikatzeko, ondo mantentzeko edota azpiegituren amortizazioa aurreikusteko; eta, aurki, hondakin-urak ondo kudeatutako araztegi berri batera bideratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide