Kaixo, Betis:
Iritsi da, bai, irrikaz itxaroten zenuen eguna. Manolillo, azkenean, bere herrira itzuliko da, 24 urtez Espainiako Estatuko hainbat kartzelatan dispertsatuta egon eta gero. Askotan oroitzen naiz zeure buruari semea berriz ikusiko ote zenuen galdetzen zenionean, negar-malkoak ateratzen zitzaizkizula. Harro-harro esaten zenuen semeak dirua eskatu zizula liburuak erosteko. Zuen familia hartu zuen herriko hizkuntza ikasteko liburuak ziren, eta zuk dirua eman zenion, noski. Pentsa, orain bilobek ere hitz egiten dute euskara!
Bai, Betis, bai, zure semea bueltan da. Hori bai, azken 23 egunak egoerarik lazgarrienean igaro ditu: gose greban. Zeuk erakutsi zenion moduan: borrokan eta duintasunez. Izan ere, duintasun hori bera ikusi nuen zugan, beltzak, zaunka, kaleko kartelak kentzen ari zirela, GORA EUSKADI ASKATUTA oihukatu zenienean zeure Andaluziako azentuaz.
Zauden tokian zaudela: ZORIONAK!!!