Olisssss! Esne Potakeko kideak bueltan gaude! Musikaren estoldetatik berpiztu gara zuen belarrietara gure errepertorioaren beste lagin bat helarazteko: Sink with Orozko abestiya.
Oraingo honetan gure konposatze talentua ehuneko ehunera jarri dugu berriz, kalitate handiko melodia itsaskor eta guztiz orijinal bat plazaratzeko asmoz. Hardcorearen viejunoren bati Youth Brigade taldearen abestiren bat gogora ekartzen badio, beraz, sonotonea jartzeko ordua iritsi zaionaren seinale!
Orozko beti izan da gure bihotzaren barne barnean izan dugu herri bat: bertako jendea, endogamia hegemonikoa, Arrugaetako kaio eta raba errazioak eta, nola ez, Ernairen antro kitxikagarria. Horren guztia trubomixean sartuta sortu genuen abesti honen letra (duela hiru urte baino gehio!), eta hemen duzue orain, lehen egunean ematen zuen nazka bera emanez.
Itzuliko gara! Ez zarete libratuko!
Maketa laster kalean!