Legegintzaldiaren hasieratik igaro den aldi hau ikaskuntza handia izaten ari da Orozkoko EAJ-PNVren taldearentzat. Mundu mailako pandemia batek markatutako egoerak hasierako ikuspegia aldatu digu eta, batez ere, Orozkoko herritarren alde eta herritarrentzat lan egiteko misio askoz ere hurbilagoa, irekiagoa eta malguagoa garatzera garamatza.
Orozkoko EAJ-PNVk argi dauka, bi urte baino gehiago daramatzagula udal gobernuan, Orozkoko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta garai berriek eskatzen dituzten beharrei erantzuteko lanean jarraitzen dugula. Herri segurua nahi dugu, buruaskia eta egungo egoerak aldatzera behartzen gaituen eredu eta bizimoduetara egokitzeko beharrezko baliabideak dituena. Horretarako, gure helburu nagusia da gure programa betetzea, hura behar bezala garatzeko egin behar ditugun egokitzapenak kontuan hartuta.
Proiektu hau gobernu talde hain itxi eta gehiengo absolutuarekin burutzeak ez du errazegi jartzen. Garai honetan, Orozkon ez da hobekuntzarik ikusi, herri bat mantentzeko eguneroko ekintzetatik harago erantzuna eman nahi duenik. Antolamenduari dagokionez, hiru legegintzaldi hauekin aurreko gobernu-aldietatik guztiz desberdina den taldea dirudi, eta oraingo honetan alkatearen irudian oinarritutako kudeaketa du. Ez da lortzen egonkortasun tekniko eta antolamenduzkoa, udal-jardueraren egunerokotasuna gehiegi oztopatzen duten etengabeko aldaketak eraginez. Komunikazioa falta da, gardentasuna falta da, konfiantza falta da eta, batez ere, premiei erantzungo dieten eta gure herria modu positiboan bultzatuko duten proiektu eta inbertsio berriak egin nahi izateko gogoa falta da, Orozko berriro udalerri erakargarri, irisgarri eta hurbil bat bilakatuko duten ekintzak.
Argi daukagu Orozkok aldaketa behar duela. Orozkoko EAJ-PNVtik denbora daramagu herritarren ideiak biltzen eta gobernu-taldeari ekimenak proposatzen, eta urtez urte, modu negatiboan erantzuten digute, ez baitituzte gure proposamenak sartzen aurrekontuak prestatzerakoan, eta erabakiak hartzeko unea da. Gure taldea beti dago prest elkarlanean aritzeko eta jarrerak adosteko, Orozkok martxan jarri behar du.
Azkenik, orozkoarrentzat lanean jarraitzeko gure ilusioa eta konpromisoa helarazi nahi dugu, eta lerro hauek aprobetxatzen ditugu gure bizilagunei eta eskualde osoari jai zoriontsuak eta 2022ko urte berri oparoa opatzeko, hori bai, egoera soziosanitarioak eskatzen dituen neurrien barruan.