EAJ-PNVtik uste dugu legegintzaldi honetan, gure udalan, gobernu-taldearen jarduna sinpleegia izaten ari dela. Historikotzat jo dezakegun une baten aurrean gaude, maila sozialean, teknologikoan, bizimoduan... gertatzen ari diren aldaketa ugariengatik, eta gobernu-taldea ez da gai erantzun egokia emateko. Kudeaketa administratiborik ez dagoela herritarrek helarazten diguten sentsazioa da. Alde batetik, inoiz ez da hainbeste langile aldatu, non utzikeria besterik ez den izan, eta, beraz, ezinegona sortu da. Programatutako inbertsioak ez dira amaitzen, eta, ondorioz, soberakina handitu egiten da.
Horren ondorioz, aurrekontuak, gure proposamenak barne hartzen ez dituenak, ez dira betetzen onartu ohi diren moduan. Beraz, urtez urte proiektuak atzeratzen dira, eguneroko ohiko gaiak edo aurkezten diren larrialdiak soilik gauzatuta. Gobernu-taldeak oso leku gutxi uzten dio benetako parte-hartzeari. Hainbeste aipatzen duten gardentasuna ez da egunerokoan gauzatzen. Ez dago gaiak lantzeko eta talde guztiek parte hartu ahal izateko gunerik, gure bizilagunei laguntzeko. Dena gobernu-taldetik pasatzen da, eta, bereziki, alkatetik, dena fiskalizatzen baitu.
Espero dezagun hurrengo legegintzaldian EAJ-PNVk aukera izatea Orozko landa-udalerri gisa dagokion lekura itzultzeko, udalerri jasangarri gisa, enpresa txikien edo negozioen mailan, turismo-mailan, instalazio publikoen mailan, komunikazioak hobetuz eta, batez ere, bizilagun guztiei bizi-kalitate ona emanez.