IRITZIA

Haurren zaintza lanak “normaltasun berrian”

Haur bat balkoi batean, artxibo irudi batean. / Oleg Satov

Asko gara gaur egungo gizartean zaintzari inolako baliorik ematen ez diogula sumatu dugunak. Kontua ez da ez dugula nahi, baizik eta agindu argi bat helarazten digutela. Seme-alabak izan behar dituzu, baina behin jaioz gero, ezer gertatu ez balitz bezala egin beharko duzu, eta estatu kapitalistak eta patrikarkalak eskatzen dituen terminoetan berriro ekoitzi. Horrek esan nahi du zaintzak kanpora ateratzea edo zure burua pobretzea, lan-merkatutik aterata.

Baina galdetu al diogu geure buruari zer espero duten haurrek biologikoki eta zer behar dugun familiek? Ugaztunen artean, bizirauteko zaintza-denbora gehien behar duen espeziea gara. Haurrak, jaiotzen direnean, hainbat hilabetetan zehar zainduak eta babestuak izatea espero dute, euren amen partetik lehen urtean gutxienez, eta behar zuten babes horretaz bete direnean, apurka-apurka, babesa eman dien magla uzten dute, mundua esploratzeko.

COVID-19ak eragindako krisiak inoiz baino argiago utzi du familiek, eta bereziki emakumeek, kontziliatzeko zailtasun handiak ditugula. Eskolak eta haurtzaindegiak itxi egin dira, amonak  arriskuan dauden pertsonak bilakatu dira kasu gehinetan, eta horiek ere babestu behar ditugu, eta inor ez da haurtzaroaz gogoratu. 

Familia guztiek isilarazitako zailtasun berdinei egin behar diegu aurre. Goizeko bostetan hasten diren telelaneko lanaldiak, haurrak esnatu baino lehen lana aurreratu ahal izateko; bederatzietatik aurrera berriz lanera, kasu batzuetan ia %100era iristen diren lanaldi-murrizketak; eta aldi baterako kontratuei uko egitea, umeei arreta eskaintzeari ez uzteagatik. Adibide batzuk baino ez dira. Eta egoera horretan, emakumeak dira kaltetuenak.

Zaindu eta heztea oso lan baliotsutzat hartzea nahi dugu, horixe baita. Eta normaltasun berria eraiki behar baldin badugu, lehengoaren antza ez duena, eta laguntza eta baliabide publikoen bidez, zaintza-lanari balioa ematen diona izan dadila. Haurtzaindegiak, udako ikastaroak eta abar aukera bat izan daitezen, baina ez premiaren araberako araua; eta eskoletako ratioak, behingoz, txikienen beharretara egokitu daitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide