ERREDAKZIOA Eukene Roizo, Noa Fernandez eta Andere Goikoetxea
Aitziber Barbara gure irakasle berria da, horregatik erabaki dugu berari elkarrizketa hau egitea.
Magisteritza ikasteaz gain zerbait gehiago ikasi duzu?
Bai. Magisteritza ikasteaz gain, Pedagogia eta logopedia ikasketak egin ditut.
Zure lana gustatzen zaizu?
Bai. Asko gustatzen zait.
Zenbat urte daramatzazu Etxaurren Ikastolan?
Hau da hirugarren ikasturtea.
Salto handia izan da LH1-etik LH3-ra pasatzea?
Bai. Alde handia dago. Izan ere, lehenengo zikloko ikasleak gazteegiak dira lanean geldirik eta ixilik egoteko. Aldiz, hirugarren zikloan, hori menperatuta dago.
Zer gehiago egiten duzu eskolan ikasleei irakasteaz gain?
Gure arteko bilerak ere, egiten ditugu (gainera oso garratzitsuak eta beharrezkoak dira)
Zein da ikasleen txokorik gustokoena?
Nire ustez, “olerkiak eta antzerki” txokoa da nahien duzuen txokoa.
Zein da ikasleei gehien gustatzen zaien gaia?
Ez nago ziur baina baliogarria dena sortu dugun akatsak zuzentzeko koadernoa. Akatsetatik asko ikasten eta barneratzen dugulako.